Aurreko urteetan bezala, Burdinbidean Euskal Museoko diesel trenak martxan izango dira abuztuko astegunetan. Museoa eta Lasao artean bidaiak egiteko aukera izango dute herritarrek asteartetik ostiralera bitartean ere, 12:00etan eta 17:30ean, hain zuzen ere.
Gainera, astegunetan ez ezik, zapatuetan eta igandeetan ere izango da trenean joan-etorria egiteko aukera: larunbatetan 12:00etan eta 17:30ean, eta igandeetan, 12:00etan, lurrun trenek egingo dituzte bidaiak.
Museoa bisitatzeko aukera ere izango dute hala nahi dutenek; asteartetik zapatura 10:30etik 14:00etara nahiz 16:00etatik 19:30era izango da zabalik, eta igandeetan nahiz jaiegunetan –astelehenetan izan ezik–, 10:30etik 14:00etara.