Saninazioetako azken gaua izan zen atzokoa, eta Bulego taldea izan zen plazako agertokian. Kontzertu ederra eskaini zuen Azkoitiko taldeak, plaza jendez leporaino zela. Herritar ugari joan zen emanaldira, talde entzutetsuaren doinuez zuzenean gozatzera.
Txosnagunean ere herritar ugari elkartu ziren, Lukieken, Rodeoren, Maixa eta Malakiasen kontzertuetan, baita Olazko Andre Mariaren plazan ere, Obaneukeren erromeriarekin.