Zestoako Gaztetxearen defentsan, argazkia atera dute hainbat lagunek

Julene Frantzesena 2023ko abu. 2a, 10:11

Hainbat lagun elkartu ziren atzo txosnagunean. (Azpeitiko Gaztetxea)

Elizak Zestoako Zentroko gaztetxea desalojatzeko prozesu judiziala abiarazi duela eta, hainbat lagunek babes argazkia atera zuten atzo arratsaldean txosnagunean

Elizak Zestoako Zentroko gaztetxea desalojatzeko prozesu judiziala abiarazi duela eta, hainbat lagunek babes argazkia atera zuten atzo arratsaldean txosnagunean. Azpeitiko Gaztetxeak deituta, Zentroa "desalojo arriskuan" dela eta, egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko elkartu ziren, Zestoako Gaztetxea defendatu, desalojoa gelditu! lelodun pankartaren atzean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide