Eguzkiñe Peña izango da Lagun Onakeko emakumeen lehen taldearen entrenatzailea

Julene Frantzesena 2023ko abu. 3a, 08:40

Eguzkiñe Peña.

Emakumeen Ohorezko Erregional mailan ariko da taldea hurrengo sasoian ere, eta Peñak hartuko du Unai Urbizuren lekukoa taldearen gidaritza lanetan. Irailaren 23ko asteburuan ekingo dio denboraldiari emakumeen talde nagusiak, eta abuztuaren erdi aldean, berriz, denboraldi aurreari.

Eguzkiñe Peña futbolari ohia izango da Lagun Onakeko emakumeen lehen taldearen entrenatzailea 2023-24 denboraldian. Emakumeen Ohorezko Erregional mailan ariko da taldea hurrengo sasoian ere, eta Peñak hartuko du Unai Urbizuren lekukoa taldearen gidaritza lanetan. Bigarren entrenatzailea, berriz, Ane Campos izango da, eta Iraide Leunda delegatua.

Irailaren 23ko asteburuan ekingo dio denboraldiari emakumeen talde nagusiak, eta denboraldi-aurrea aurki hasiko dute; abuztuaren bigarren aste aldera.

Peñak Lagun Onaken jokatu du azken denboraldietan, baina emakumeen futbolean punta-puntan aritutakoa da. Izan ere, Realaren lehen taldean sei denboraldi egin zituen 2010-2011 denboraldian hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide