Abuztuan zehar aldaketak izango dira kirol instalazioetan

Maialen Etxaniz 2023ko abu. 3a, 12:26

Azpeitiko igerileku estalia. (Kirol Patronatua)

Mantentze lanak tarteko, abuztuaren 13ra bitartean igerileku estalia ez da erabilgarri egongo. Sauna eta gimnasioa irekita egongo dira, baina abuztuko ordutegia izango dute. Kiroldegiko kirol instalazioak ere itxita egongo dira hilaren 13ra arte.

Abuztuarekin batera, urtero bezala, mantenu lanak egingo dituzte igerilekuan, eta, ondorioz, aldaketak izango dira kirol instalazioetan. Hain zuzen, sei kaleko igerileku estaliko eta igerileku txikiko beharrezko mantentze lanak egingo dituzte datozen egunetan, eta horiek itxita egongo dira hilaren 13ra bitartean. Igerilekuaren eraikineko gainerako zerbitzuak, gimnasioa eta sauna, erabilgarri egongo dira, baina abuztuko ordutegia izango dute. Astelehenetik larunbatera 09:00 etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik, eta igandetan eta jai egunetan 09:00etatik 14:00etara. 

Era berean, kirolegia ere itxita egongo da abuztuaren 13ra bitartean. Gainontzean, urteko ohiko egutegian egongo da irekita.

Kanpoko igerilekua irailaren 10era arte egongo da zabalik, egunero 11:00etatik 20:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide