Lagun Onaken gizonen lehen taldeak lagunarteko sei partida jokatuko ditu, sasoi berria hasi aurretik

Nerea Uranga 2023ko abu. 4a, 13:00

Lagun Onak iazko lagunarteko partida batean. (Nerea Uranga)

Bihar jokatuko du denboraldi aurreko lehen partida, 11:00etan, Tolosako Berazubiko futbol zelaian. Abuztuaren 19an, berriz, Ugaitz Kerejeta Urkizuren Oroimenezko jardunaldia izango dute, Reala Cren kontra, Garmendipen.

Lagun Onak futbol klubeko Espainiako Hirugarren Mailako taldea hasi da denboraldi berria prestatzeko lanean Iban Fagoaga entrenatzaile berriaren aginduetara. Irailaren 9-10eko asteburuan hasiko dute liga, Garmendipen, Pasaiaren kontra.

Entrenamenduekin hasi dira, eta bihar, zapatua, jokatuko dute denboraldi aurreko lehen lagunartekoa. Tolosaren kontra ariko da Lagun Onak, 11:00etan, Tolosako (Gipuzkoa) Berazubi futbol zelaian. Liga hasi aurretik, lagunarteko sei jardunaldi jokatuko dituzte Azpeitiko futbol klubeko mutilek. Horietatik bi izango dira Garmendipe futbol zelaian. Abuztuaren 19an, Ugaitz Kerejeta Urkizuren Oroimenezko jardunaldia izango da, Reala Cren kontra, 11:00etan hasita. Abuztuaren 26an, berriz, 11:00etan, CD Vitoriaren aurka jokatuko dute.

Asteburu honetako lagunartekoaz gainera, abuztuaren 12an Pasaiako (Gipuzkoa) Don Bosco futbol zelaian jokatuko den hiruko txapelketan ariko dira Fagoagaren mutilak, Pasaiaren (10:00) eta Beasainen (11:00) kontra. Abuztuaren 16an, 11:00etan, Elgoibarren kontrako jardunaldia izango dute, Elgoibarko Mintxeta futbol zelaian, eta irailaren 2an, denboraldia hasi aurreko azken lagunartekoa jokatuko dute Castroren kontra, 11:30ean, Riomar (Castro, Espainia) futbol zelaian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide