Festak igarota, Itaiak oharra kaleratu du saninazioen balorazioa egiteko. Emakumeen antolakunde sozialistak jakinarazi duenez, aurten protokoloa aktibatu behar izan dute kasu bati aurre egiteko. Hain zuzen, gizon batek adin txikiko hainbat neska jazarri ostean jarri zuen martxan protokoloa Itaiak. "Aurtengoan, protokoloa aktibatu behar izan dugu kasu baten aurrean. Izan ere, dei bat jaso genuen gizon bat adin txikiko neskak jazartzen ari zela ohartaraziz, eta beraz, gizon hori txosnagunetik kanporatu genuen", jakinarazi dute.
Protokoloa behin aktibatu duten arren, Itaiak adierazi du horrek ez duela esan nahi beste erasorik jazo ez denik, "jai giroan horrelako erasoak inpunitate osoz emateaz gain, guztiz normalizatzen baitira". Era berean, adierazi dute "positiboki" baloratu dituztela etxeratze kolektiboen harrera eta protokoloak izandako eratzuna: "Jazotakoa kontuan izanda, behar-beharrezkoa deritzogu indarkeria matxistari aurre egin ahal izateko antolakuntzarako bitartekoak sortzen jarraitzea. Zentzu horretan, positiboki baloratzen ditugu erasoen aurkako protokoloa zein etxeratze kolektiboak".