'Antxietarrak Azpeitian' bisita gidatua egiteko aukera izango da asteburuan

Nerea Uranga 2023ko abu. 4a, 09:00

Aurtengo sanjoanetan antxietarrei egindako omenaldia Urrestillan. (Julene Frantzesena)

Iraurgi Berritzeneko Urola Turismoak antolatutako bisita gidatuen barruan, Antxietarrak Azpeitian izenburuko bisitak izango dira asteburuan; bihar euskaraz eta igandean gazteleraz. Bisitan parte hartzeko aurrez izena emateko eskatu dute.

Iraurgi Berritzen garapen agentziaren Urola Turismoa Sailak antolatutako Loiola Bailara, historia eta paisaia bazterrak izenburuko bisita gidatu sortaren abuztuko bigarrenak izango dira biharkoa eta etzikoa. Antxietarrak Azpeitian izenburuko ibilaldia da asteburu honetarako antolatu dutena; zapatukoa euskaraz izango da, eta igandekoa gazteleraz. Bi egunetan 12:00etan hasiko dute bisita Urrestillako parrokiaren ataritik, eta 13:00etan aukera izango da bisitara batzeko Azpeitiko parrokiaren atarian.  Bi orduko iraupena du bisitak, eta lau kilometroko ibilbide laua egingo dute parte hartzen dutenek.

Bisitak doan dira, baina parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da. Horretarako, 943-15 18 78 telefono zenbakira deitu, 688 75 94 29 telefonora whatsapp mezu bat bidali edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora mezu bat bidali beharko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide