Loiolako santutegi barrokora bisita gidatuak antolatu dituzte biharko eta etzirako

Nerea Uranga 2023ko abu. 8a, 09:30

Loiolako santutegia. (Ihintza Elustondo)

Iraurgi Berritzeneko Urola Turismoak antolatutako bisita gidatuen barruan, Loiola: San Ignazioren omenez egindako santutegi barrokoa izenburuko bisitak izango dira bihar asteazkena eta etzi osteguna; bihar gazteleraz eta etzi euskaraz. Bisitan parte hartzeko aurrez izena emateko eskatu dute.

Iraurgi Berritzen garapen agentziaren Urola Turismoa Sailak antolatutako Loiola Bailara, historia eta paisaia bazterrak izenburuko bisita gidatu sortaren abuztuko hirugarrenak izango dira aste honetako bisitak. Loiola: San Ignazioren omenez egindako santutegi barrokoa izenburuko bisitak dira biharko eta ostegunerako antolatutakoak; asteazkenekoa gazteleraz izango da, eta ostegunekoa euskaraz. Bi egunetan 12:00etan hasiko dute bisita Loiolako Turismo Bulegoan elkartuta. Ordu eta erdiko iraupena izango dute bisitek.

Bisitak doan dira, baina parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da. Horretarako, 943-15 18 78 telefono zenbakira deitu, 688 75 94 29 telefonora whatsapp mezu bat bidali edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora mezu bat bidali beharko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide