Obrak egiten ari dira anbulatorioko sarreran

Julene Frantzesena 2023ko abu. 8a, 12:20

Anbulatorioaren sarrera.

Obren ondorioz, eraikinaren eskuineko aldeko ate batetik sartu behar da barrura. Anbulatorioaren sarrera egokitzeko lanak ari dira egiten.

Anbulatorioko sarrera egokitzeko lanak ari dira egiten egunotan, eta obren ondorioz, eraikinaren eskuineko aldeko ate batetik sartu behar da barrura. Egunotan egingo dituzte lanok, eta beraz, horiek bukatu bitartean behin-behineko sarrera eraikinaren eskuineko aldean izango da, anbulatorioaren kanpoaldean dagoen etxolaren atzean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide