Asteartea jai eguna denez, astelehenean egingo dute ohiko azoka datorren astean

Maialen Etxaniz 2023ko abu. 10a, 09:10

Astearteetako azokako artxibo irudia. (Maialen Etxaniz)

Abuztuaren 15a Andremari eguna da, jai egun ofiziala. Horrenbestez, astelehenera aldatu dute azoka eguna. Ostegunetako, ostiraletako eta larunbateko azokak bere horretan jarraituko dute abuztu osoan zehar. 

Hurrengo asteko azoka astelehenean, hilaren 14ean, izango da; izan ere, asteartea, hilak 15, Andremari eguna da, jai egun ofiziala. Hori dela eta, astelehenera aldatu dute azoka eguna, eta abuztuaren 14an egingo dute ohiko azoka herriko plazan. 

Ostegunetako, ostiraletako eta larunbatetako baserritarren azokek ez dute data aldaketarik izango abuztu amaierara arte, eta ekoizle gutxiago egon daitezkeen arren, berdin-berdin mantenduko dituzte azoka egunak. 

Hona hemen abuztuko azoken egutegia: 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide