Aparkalekuak egiten ari dira skate parke zaharra zegoen lekuan

Maialen Etxaniz 2023ko abu. 10a, 10:10

Aparkalekuak egiten ari diren eremuko irudia. (Azpeitiko Udala)

Duela hilabete inguru eraitsi zuten Euskal Herria auzoko skate parkea. Orain, aparkalekuak egiteko lanetan dabiltza. Art eraikuntzak SL enpresa ari da obrak egiten, eta bost hilabeteren buruan amaituta izatea aurreikusten dute. 

Dagoeneko itxuraldatuta dago Euskal Herria auzuneko skate parkearen ingurua. Ez dago arranplen arrastorik, eta aparkalekuak eraikitzen ari dira. Duela hilabete inguru eraitsi zuten skate parke zaharra, eta azken asteetan aparkalekuak egiteko obrak egiten ari dira gune horretan.

Obren lehiaketa publikoa egin ostean, ekainean hasi ziren skate parke zaharra kentzen. Art eraikuntzak SL enpresa ari da obrak egiten, eta bost hilabeteko epean lanak bukatuta egotea aurreikusten du Azpeitiko Udalak. Aparkalekua egokitzeko obrek  333.037,21 euroko aurrekontua izango dute. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide