Donostiako Aste Nagusia dela eta, gaueko autobus zerbitzu bereziak izango dira

Julene Frantzesena 2023ko abu. 12a, 16:06

Autobus bat.

UK01 lineako autobusa 23:45ean ere joango da Azkoititik Donostiara, Azpeitian eta Zestoan geldialdiak eginda; aldiz, 01:05ean Donostiatik Azkoitira autobusez itzultzeko aukera izango da. Autobus zerbitzu horiek Donostiako geltoki nagusian egingo dute geldialdi bakarra eta handik abiatuko dira.

Donostiako Aste Nagusia dela eta, gaurtik hilaren 19ra bitartean, gaueko autobus zerbitzu berezia izango da egunero. UK01 lineako autobusa 23:45ean ere joango da Azkoititik Donostiara, Azpeitian eta Zestoan geldialdiak eginda; aldiz, 01:05ean Donostiatik Azkoitira autobusez itzultzeko aukera izango da, Zestoan eta Azpeitian geldialdia eginda. Autobus zerbitzu horiek Donostiako geltoki nagusian egingo dute geldialdi bakarra eta handik abiatuko dira.

Hain zuzen ere, 21:30etik aurrera Askatasunaren hiribidea itxita izango da ibilgailuentzat, eta ondorioz, ordu horretatik aurrerako autobusek ez dute erdigunean geldialdirik egingo; Donostiako autobus geltoki nagusian soilik geratuko dira eta handik abiatuko dira Azkoitia eta Donostia lotzen dituzten autobus zerbitzu guztiak.

Honako hauek dira Azkoititik Donostira joango diren eta Askatasunaren hiribidean geldialdirik egingo ez duten zerbitzuak: 20:45ekoa, 21:45ekoa, 22:45ekoa eta 23:45ekoa. Aldiz, honako hauek Donostiatik Azkoitira erdigunean geldialdirik egin gabe joango direnak: 22:05ekoa, 23:05ekoa, 00:005ekoa eta 01:05ekoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide