Joanes Antxieta zenari buruzko kontzertua izango da ostiralean Urrestillako elizan

Julene Frantzesena 2023ko abu. 14a, 09:34

Urrestillako eliza.

David Sagastume kontratenorra eta zuzendariak, Andres Miravete tenorrak, Oriol Mallart baritonoak, Guglielmo Buonsanti baxu jotzaileak eta Carlos Garcia Bernal organo jotzaileak eskainiko dute emanaldia, 20:00etan hasita. Joanes Antxieta musikari urrestildarra hil zela 500 urte betetzen dira aurten, eta urtemuga horren bueltan antolatu dute kontzertua.

Joanes Antxieta musikari urrestildarra hil zela 500 urte betetzen dira aurten, eta haren lana ezagutarazteko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Azpeitiko Udalak, Eresbil musikaren euskal artxiboak, Donostiako Musika Hamabostaldiak eta musika gustuko duen herritar talde batek.

Aste honetan izango da bigarren hitzordua. Hain zuzen ere, Joanes Antxieta zenari buruzko kontzertua izango da, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, Urrestillako Jasokunde Donearen elizan (20:00). David Sagastume kontratenorra eta zuzendariak, Andres Miravete tenorrak, Oriol Mallart baritonoak, Guglielmo Buonsanti baxu jotzaileak eta Carlos Garcia Bernal organo jotzaileak eskainiko dute emanaldia.

Urteurrenari lotutako lehen ekitaldia Urrestillako San Joan jaietan egin zuten, Antxietarren herritartasun aldarria izenburupean. Joanes Antxieta musikaria eta Joanes Antxieta eskultorea Urrestillan sortu zirela gogoraratzeko ekitaldian plaka jarri zuten Antxieta plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide