Estalitako igerilekuak eta kiroldegiko instalazioak, gaurtik erabilgarri

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 14a, 09:37

Azpeitiko igerileku estalia. (Kirol Patronatua)

Igerilekuaren eraikineko zerbitzu guztiak zabalik daude dagoeneko, baina abuztuko ordutegian: astelehenetik larunbatera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta igandetan eta jai egunetan 09:00etatik 14:00etara.

Urtero uda garaian egin ohi dituzten mantentze lanak tarteko, abuztuaren hasieratik itxita egon dira sei kaleko igerileku estalia eta igerileku txikia, baina gaurtik aurrera erabilgarri egongo dira biak. Igerilekuaren eraikineko gainerako zerbitzuak, gimnasioa eta sauna, zabalik egon dira bi asteotan, eta horrela jarraituko dute aurrerantzean ere. Hori bai, azpiegitura horiek guztiak abuztuko ordutegian egongo dira erabilgarri: astelehenetik larunbatera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta igandetan eta jai egunetan 09:00etatik 14:00etara. Kiroldegiko kirol instalazioak ere gaur zabaldu dituzte. 

Kanpoko igerilekua, berriz, irailaren 10era arte egongo da irekita, egunero 11:00etatik 20:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide