Hamabi urteotako irudiak, hormetara

Julene Frantzesena 2023ko abu. 15a, 08:00

Hainbat irudi daude ikusgai kulturguneko erakusketa txokoan.

Sanagustin kulturguneko erakusketen txokoan daude hamabi urteotan Kulturaz kooperatibak antolatutako kultur ekitaldietako irudiak ikusgai gaur goizaz geroztik. Irailera arte egongo da zabalik erakusketa.

Kulturaz kooperatibak hamabi urteko ibilbidean antolatutako ekitaldietako irudiekin argazki erakusketa osatu du. Sanagustin kulturguneko erakusketen txokoan daude askotariko irudiak ikusgai gaur goizaz geroztik.

Besteak beste, Dinamoa sormen gunean, Soreasu antzokian nahiz Sanagustin kulturgunean egindako askotariko kultur ekitaldietako irudiak ikus daitezke. Izan ere, Kulturazek urtean 200 bat ekitaldi antolatzen ditu herrian, baita dozenaka kultur proiektu sustatu ere. Irailaren hasierara arte egongo dira argazkiak ikusgai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide