Gaurtik zabalik izango da Udal Liburutegia

Julene Frantzesena 2023ko abu. 16a, 08:00

Udal Liburutegiaren ataria.

Udako ordutegian zabalduko dute gunea: hau da, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara. Irailaren 1ean berreskuratuko du liburutegiak ohiko ordutegia.

Udako oporraldia bukatuta, gaurtik zabalik izango da Enparan dorretxean kokatuta dagoen Udal Liburutegia. Udako ordutegian zabalduko dute gunea: hau da, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara. Arratsaldeetan eta zapatuetan itxita izango da irailera bitartean.

Irailaren 1ean berreskuratuko du liburutegiak ohiko ordutegia. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara egongo da zabalik, eta larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide