Putre bat agertu da kalean

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 15a, 15:05

Putrea Bustinzuriko Errebaleko etxe batzuen azpiko barandan.

Olazko Andre Mariaren plazaren inguruetan ibili eta gero, uneotan Artetxe hoteleko teilatuan da hegaztia. Handik mugitu arte, hegaztia harrapatzeko saiakerarik ez egitea hobetsi du basozainak. Bien bitartean, udaltzainek izango dute zaintzapean.

Gaur goizean desorientatutako putre bat azaldu da Azpeitiko kalean. Hain zuzen ere, Olazko Andre Mariaren plazaren inguruetan ibili da hara eta hona, eta uneotan Artetxe hoteleko teilatuan dagoela baieztatu dio Udaltzaingoak Uztarriari. Basozaina herrian izan da egoera aztertzen, eta putrea harrapatzeko modu bakarra suhiltzaileei deitzea litzatekeela ondorioztatu dute, baina ez dute irtenbide egokitzat jo, suhiltzaileak hegaztia uxatuko egingo luketela iritzita. Beraz, momentuz, putreak beste mugimendurik egiten ez duen bitartean, ezer ez egitea erabaki dute. Udaltzainek hartu dute hegaztiaren jarraipena egiteko ardura.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide