Ikusmina pizten jarraitzen du putreak

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 16a, 11:31

Hainbat lagun 1766ko Matxinada kalean, hegaztiari begira.

1766ko Matxinada kalean da gaur goizaz geroztik atzo herrian agertu zen putrea. Herritar ugari dabil kale horen inguruan joan-etorrian, animaliari begira. Udaltzaingoa, hainbat zinegotzi eta basozain bat ere han dira, unean-unean zer egin aztertzen.

Atzo arratsaldean Artetxe hotelean, eta gaur goizean 1766ko Matxinada kalean. Han dago gaur goizaz geroztik atzo herrian agertu zen putrea. Ikusmin handia piztu du hegaztiak, herritar ugari baitabil han inguruan joan-etorrian, animaliari begira. Gainera, Udaltzaingoa, hainbat zinegotzi eta basozain bat ere han dira, unean-unean zer egin aztertzen; izan ere, hegaztia ezin dute erreskatatu petriletik jaisten ez den bitartean.

Putrea 1766ko Matxinada kalean. (Utzitakoa)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide