Larrañagak laugarren egin du aizkorako Urrezko Kopan

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 17a, 09:52

Herenegun jokatu zuten txapelketa Donostiako Trinitate plazan, eta Iker Vicentek jantzi zuen txapela. Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra gelditu zen bigarren eta Eneko Otaño beizamarra hirugarren. 

Herenegun, aurtengo aizkorako Urrezko Kopa jokatu zuten Donostiako Trinitate plazan, eta Mikel Larrañaga azpeitiarrak laugarren egin zuen, Iker Vicente nafarraren, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarraren eta Eneko Otaño beizamarraren atzetik. Vicente nagusi izan zen lehen kanaerdikotik azkenekora arte, eta horrela, hirugarren aldiz lortu zuen Urrezko Kopa bereganatzea. 2019an eta 2020an ere berak jantzi zuen txapela.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide