Iraurgi Ikastetxearen Betharrametako eraikinaren ondoan, Perdillegiko aldaparen alde batean, segurtasun baranda aldatu du Azpeitiko Udalak. Erakundeak azaldu duenez, haur eta gaztetxo ugari ibili ohi da leku horretan joan-etorrian, eta segurtasuna areagotzeko xedez egin dute aldaketa. Hain zuzen ere, tarte txikidun baranda jarri dute, haurrak handik pasatzea edo erortzea saihesteko.