Espero baino gehiago luzatzen ari dira errepideko seinaleak margotzeko lanak

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 17a, 10:37

Egunotan gauez aparkatu ezin den eremuetako bat. (Aitziber Arzallus)

Udaltzaingoaren arabera, gaur gauean saiatuko dira seinaleztatutako eremuetako margoketak egiten, eta gaurkoan ere eguraldiak lagunduko ez balu, datorren asterako-edo utzi beharko dituzte lanak. 

Jose Artetxeko eta Pablo VI-ko zenbait gunetan gauez ez aparkatzeko dioten kartelak daude duela egun batzuetatik, errepideko seinaleak margotzeko lanak direla eta. Udaltzaingoak Uztarriari adierazi dionez, ordea, lanak espero baino gehiago luzatzen ari dira, euriagatik. Gauez egin ohi dituzte horrelako margoketa lanak, herritarrei ahalik eta endredo gutxien eragitearren. Berez, lanak abuztuaren 15eko gauean hasi eta bukatzea aurreikusten zuten, baina euria dela eta, bertan behera utzi behar izan zituzten.

Udaltzaingoaren arabera, gaur gauean saiatuko dira seinaleztatutako eremuetako margoketak egiten, eta gaurkoan ere eguraldiak lagunduko ez balu, datorren asterako-edo utzi beharko dituzte lanak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide