Inaxio Etxeberria eta 'Miss' txakurra nagusi, Antzorako Artzain Txakur Txapelketan

Julene Frantzesena 2023ko abu. 20a, 09:00

Txapelketako sarituak Antzoran –ezkerretik hirugarrena da Etxeberria–. (Artxate elkartea)

Ibarrangeluko auzo horretan bost artzain eta bost txakur lehiatu ziren joan zen igandean. Azpeitiarra izan zen nagusi, 290 puntu batuta.

Joan zen igandean Artzain Txakur Lehiaketa jokatu zuten hainbat lagunek Antzoran (Ibarrangelu, Bizkaia), eta Inaxio Etxeberria artzain azpeitiarrak irabazi zuen lehia, Miss txakurra lagun zuela. Bost artzain eta bost txakur aritu ziren lehian, eta Etxeberriak eta haren txakurrak batu zituzten puntu gehien; 290 puntu, hain zuzen. Haren atzetik sailkatu ziren Juanjo Garate eta Tina txakurra (279 puntu) zein Manuel Gorriti eta Turbo (244 puntu).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide