Lagun Onak nagusi, Ugaitz Kerejetaren oroimenezkoan

Julene Frantzesena 2023ko abu. 19a, 14:42

Duela hiru urte moto istripuz hil zen Ugaitz Kerejeta futbolariaren oroimenezko partida jokatu dute Lagun Onakek eta Reala Ck Garmendipen. Etxeko taldea nagusitu da, 2 eta 0. Kerejetaren senideek bi kluben omenaldia jaso dute.

Egun berezia izan da gaur Lagun Onakeko familiarentzat. Izan ere, duela hiru urte moto istripuz hil zen Ugaitz Kerejeta futbolariaren oroimenezko partida jokatu dute Lagun Onakek eta Reala Ck Garmendipe futbol zelaian.

Aurtengoa Kerejetaren oroimenezko txapelketaren hirugarren edizioa izan da, eta aurreko urteetan ez bezala –hiruko txapelketa jokatu izan zuten aurreko edizioetan–, bi talde lehiatu dira; Lagun Onakentzat izan da oroigarria, Fagoagaren mutilek 2 eta 0 menderatu baitute talde zuri-urdina. Etxekoen lehen gola bere atean sartu du Reala Ck, eta bigarrena, berriz, Eñaut Mendiak egin du.

Partida hasi aurretik omenaldia jaso dute Kerejeta zenaren gurasoek eta anai-arrebek. Lagun Onakeko eta Reala Cko jokalariak atera dira zelaira, epaileekin batera, eta berdegunearen erdira joan dira Kerejetaren senideak. Lagun Onakeko eta Realeko ordezkarien eskutik lore sorta bana jaso dute haiek, eta gainera, Hell Beer Boys taldearen Tiempos del ayer kanta entzun ahal izan da futbol zelaian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide