Azpeitia eta Lasao arteko bidegorri zatian mantentze lanak egiten ari da Gipuzkoako Foru Aldundia, eta hori dela eta, gaur, bihar eta etzi, bidegorria itxi egingo dute ordu batzuez. Zehazki, hiru egun horietan 07:00etatik 15:00etara ez da erabilgarri egongo Lasaora arteko zatia; arratsalde partean, aldiz, bai.