Alberdi II.ak X. Bizkaia Torneoa irabazi du

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 23a, 09:57

Urdinez Alberdi II.aren taldekideak, eta gorriz, Sollube taldekoak.

Taldekako txapelketa da Bizkaia Torneoa, eta azpeitiarrak Artolarekin, Albisurekin eta Peña II.arekin osatu du irabazle izan den Anboto taldea. Bizkaia frontoian jokatu dute finala Altuna III.ak, Martijak, Salaberriak eta Elezkanok osatutako Sollube taldearen kontra.

Unai Alberdi Alberdi II.a pilotariak Bizkaia Torneoaren hamargarren edizioa irabazi du. Ez berak bakarrik; izan ere, txapelketa hori taldeka jokatzen da, eta azpeitiarrak Artolarekin, Albisurekin eta Peña II.arekin osatu du irabazle suertatu den Anboto taldea.

Ekainaren 16an ekin zioten txapelketari 24 pilotarik, sei taldetan banatutata. Ekainaren 16an, 17an eta 18an jokatu zituzten kanporaketak Mallabian, Zierbenan, Abadiñon eta Durangon, eta finala atzo, hilak 22, Bilboko Bizkaia frontoian.

Finalean, Anboto taldeak Altuna III.ak, Martijak, Salaberriak eta Elezkanok osatutako Sollube taldea izan zuen aurrez aurre, eta binaka, buruz buru eta lau eta erdian partida bana jokatu ostean, Anbotoko taldekideek jantzi zuten txapela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide