Konposta egiten ikasteko aukera izango da igandean, Ekoetxean

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 23a, 12:39

10:30ean hasiko da tailerra eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Parte hartzea doakoa izango da, baina leku mugatuak egongo direnez, beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Igandean, hilak 27, konposta egiten ikasteko aukera izango da Ekoetxean. 10:30ean hasiko da tailerra eta 12:00ak arteko iraupena izango du. Doako familia ekintza izango da, baina lekua mugatuak egongo direnez, beharrezkoa da aurrez izena ematea hemen klik eginda, ostirala baino lehen. Antolatzaileek ohartarazi dute 7 urtetik beherako umeek heldu batekin parte hartu beharko dutela tailerrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide