Talcok eta Añubek emango dituzten kontzertuetarako sarrerak dagoeneko salgai

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 24a, 10:32

Anube taldea. (Jon Ander Alberdi)

Azaroaren 18an, larunbatez, igoko dira Sanagustingo oholtzara. Zuzeneko musika jaialdia 22:30ean hasiko da eta dagoeneko eskuragai daude sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean, 21 euroren truke.

Azaroaren 18an, larunbatez, Talco eta Añube taldeek kontzertu bana emango dute Sanagustinen, 22:30ean hasita, eta emanaldi horretarako sarrerak dagoeneko eskuragai daude Kulturaz kooperatibaren webgunean, 21 euroren truke.

Talco Italiako Venezia hirian sortutako taldea da eta ska eta punk doinuak ekarriko ditu Sanagustinera. Añube, berriz, Arrasateko, Bergarako eta Ataungo kideek osatzen duten rock musika taldea da. Euskaraz eta gazteleraz abesten dute eta iaz plazaratu zuten euren lehen diskoa.

Bi talde horiez gain, beste hainbat igoko dira Sanagustingo oholtzara datozen asteetan eta hilabeteetan: irailaren 15ean, Muzak eta Siglas taldeak izango dira; irailaren 22an, Mice eta Ginger; urriaren 21ean, Ibil Bedi eta Ithaka; urriaren 27an, Birds are indie eta Soma Cult; azaroaren 4an, Brigade Loco eta Azione Diretta; azaroaren 25ean, Liher eta Sua; eta abenduaren 30ean, Grises.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide