Pentsiodunen Egunerako egitaraua prest du Baigerak

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 25a, 13:15

Iaz Pentsiodunen Eguna ospatzeko egin zuten bazkaria. (Ihintza Elustondo)

Urriaren 1ean izango da eta elkarretaratzearekin, bazkariarekin eta erromeriarekin ospatuko dute. Bazkarira joan nahi dutenek, txartelak irailaren 5etik 27ra bitartean erosi ahal izango dituzte, Baigeran bertan.

Urriaren 1ean Jubilatuen eta Pentsiodunen Nazioarteko Eguna izango da, eta Baigera Azpeitiko jubilatu eta pentsiodunen elkarteko kideek dagoeneko prest dute egun horretarako egitaraua. 13:00etan emango diote hasiera, elkarretaratzearekin, eta ondoren, 14:00etan hasita, bazkaria egingo dute Azoka Plazan. Bazkalostea girotzeko, berriz, erromeria izango da han bertan.

Bazkarira joan nahi dutenek, txartelak irailaren 5etik 27ra bitartean erosi ahal izango dituzte, Baigeran bertan, hogei euro ordainduta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide