Lagun Onakeko emakumeen lehen taldearen entrenatzailea izango zara aurten. Ustekabean iritsi al zitzaizun proposamena?
Joan den denboraldian Unai Urbizu izan zen emakumeen lehen taldeko entrentzailea eta ni haren alboan jardun nintzen, bigarren entrenatzaile gisa. Hitz eginda geneukan urtebete bigarren entrenatzaile egin ostean, lehen entrenatzaile kargua hartuko nuela; beraz, ez, ez zen ustekabea izan.
Dagoeneko ekin diozue denboraldiaurreri. Zer moduz hasi zarete?
Astelehenean hasi ginen, eta egia esan, oso gustura ari gara. Denboraldiaurrea sasoi puntua hartzeko garaia izaten da, eta horretan ari gara. Pare bat entrenamendu kiroldegian egin ditugu, hondartzan ere izan gara entrenatzen, datorren hastean spinning saio bat egiteko asmoa daukagu… Irailaren 23ko asteburuan ekingo diogu denboraldiari, eta bitartean hiru lagunarteko jokatzea ere aurreikusten dugu, bi etxean eta bat kanpoan.
Taldean aldaketa esanguratsurik izan al da?
Hamabost jokalari ditugu taldean; iaz ibilitakoetatik lauk utzi dute, eta hiru kide berri ditugu. Berri horietako bat Anaitasunatik etorri da, eta beste bi, futbolean berriz hasi diren kideak dira. Beraz, blokea mantendu egiten da, eta hori alde handia izaten da. Esango nuke aurtengo berritasunik handiena dela staff edo entrenatzaile talde guztia emakumeok osatzen dugula; Lagun Onaken hori gertatzen den lehen aldia da.
Zeintzuk osatzen duzue entrenatzaile talde hori?
Nire ondon, bigarren entrenatzaile, Ane Campos ariko da; hirugarren entrenatzaile, Jone Bastida; eta Iraide Leunda, delegatu.
Denboraldirako helburuak-eta ezarri al dituzue dagoeneko?
Oraindik ez, hiruzpalau entrenamendu besterik ez ditugu egin, eta uste dut goizegi dela horretarako. Martxa hartzen dugunean, taldekide guztiok eseri eta hitz egingo dugu helburuen inguruan eta. Momentuz, denboraldiai ahalik eta sasoi puntu onenarekin hastea ekitea da gure hleburua.
Ilusioaz hartu al duzu kargu berria?
Bai, ilusio eta gogo handiz; erronka pertsonal polita izango da eta saiatuko naiz taldeari daukan onena ateratzen.