Lehen mailako Euskal Pentatloi Sariaren kanporaketa Azpeitian izango da irailaren 9an

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 26a, 13:09

Izeta VI.a eta Zaldua, 2022ko pentatloiaren finalaurrekoan, txingak eroaten, Azpeitiko zezen plazan. (Mailo Oiarzabal)

Zezen plazan izango da saioa, 18:00etan hasita, eta hamabi kirolarik parte hartuko dute.

Lehen mailako Euskal Pentatloi Sariaren kanporaketa jokatuko da irailaren 9an, 18:00etan hasita, Azpeitiko zezen plazan, eta hamabi kirolari aterako dira plazara, nor baino nor: Xabat Olaizola zarauztarra, Jagoba Otaegi aizarnarra, Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarra, Gorka Etxeberria oriotarra, Xabier Zaldua eta Joseba Arakama zumarragarrak (Gipuzkoa), Aritz Irazabal ugaoarra (Bizkaia), Ioritz Gisasola Zelaia IV.a eta Jon Gisasola Zelaia V.a mallabiarrak (Bizkaia), Beñat Amade algortarra (Bizkaia), Mikel Agirre ondarrutarra (Bizkaia) eta Julen Kañamares arostegiarra (Nafarroa).

Parte hartzaileek honako lanak osatu beharko dituzte: harriari hamar jasoaldi emana beharko dizkiote; aizkoran, kanaerdiko eta 45 ontzako enbor bana ebaki; giza proban, plaza bat egin; txingetan, hiru plaza; eta korrika, kilometroa.

Kanporaketa bertatik bertara ikusteko sarrera 20 euro kostako da, eta bertan izan nahi dutenek, sarrera lortzeko mezua bidali behar dute 607 44 39 29 Whatsapp zenbakira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide