Premi Etxeberrik irabazi du Gipuzkoako Ukuilu Onenaren Saria, Elgoibarren

Aitziber Arzallus

Elgoibarko Baserritarren Eguneko ganadu txapelketaren irabazleak. (Barren)

17 hilabetez azpiko idiskorik onenaren saria eta 2 urtetik gorako idisko onenarena ere Azpeitiko ganadutegiarentzat izan dira, Tolomendi eta Sultan idiskoengatik, hurrenez hurren.

Elgoibarko San Bartolome jaien barruan, Baserritarren Eguna ospatu zuten atzo, eta besteak beste, Gipuzkoako Limousin Ganadu Txapelketa egin zuten. Txapelketa horretan, hiru sari nagusi eskuratu zituen Azpeitiko Premi Etxeberri ganadutegiak: Gipuzkoako Ukuiku Onenaren Saria; 17 hilabetez azpiko idiskorik onenaren saria, Tolomendi idiskoagatik; eta 2 urtetik gorako idisko onenarena, Sultan idiskoagatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide