Xaguxatar parkea berritu dute

Maialen Etxaniz 2023ko abu. 28a, 09:50

Askotariko lanak egin dituzte udan zehar. Besteak beste, intsektuen hoteleko elementuak konpondu, mahaiak aldatu eta tunel berria jarri dute. 

Konponketa eta berritze lanak egin dituzte Ekoetxearen atariko Xaguxatar parkean. Ekoetxeak jakinarazi duenez, udan zehar egin dituzte berritze lanak, eta aisialdi guneko hainbat eremu margotu, atondu eta txukundu dituzte. Hain zuzen, intsektuen hoteleko elementuak konpondu, tunel berria jarri, mahai funtzioa egiten duten egurrak aldatu, hormak margotu eta lurreko xomorroak margotu dituzte. 

Saguzarren ohiturei, bizilekuari eta ezaugarriei buruzko informazioa ematen duen gunea da Xaguxatar parkea, eta aisia eta naturarekiko kontaktua bilatzea du xede. 1.800 metroko azalera du, eta bost eremutan dago banatuta.

(Argazkiak: Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide