Dagoeneko jaso daitezke Uztarriaren tonbolako sariak

Maialen Etxaniz 2023ko abu. 28a, 10:21

Uztarria tonbola, San Inazio bezpera arratsaldean. (Aritz Mutiozabal)

Ordenagailu eramangarri bat eta asteburuko bi egonaldi zozkatu zituen Uztarriak. Saritutako zenbakiak dituztenek gaurtik irailaren 15era arte jaso dezakete saria; tarte horretan lehen zenbakien jabeak agertzen ez badira, ordezko zenbakien jabeek irailaren 16tik 30era arte izango dute saria eskatzeko aukera. Tonbolako bestelako sariak jasotzeko dituztenek ere hilaren 15 arte jaso ditzakete, Uztarriaren erredakzioan.

Zozketa eginda itxi zuen tonbola Uztarriak abuztuaren 1ean, eta irabazleek dagoeneko jaso ditzakete haien sariak Uztarriaren erredakzioan, Dinamoa sormen guneko solairuartean. Gaurtik irailaren 15era arte jaso dezakete saria zenbaki irabazleak dituzten herritarrek; tarte horretan lehen zenbakien jabeak agertzen ez badira, ordezko zenbakien jabeek irailaren 16tik 30era arte izango dute saria eskatzeko aukera.

Bestalde, tonbolako bestelako sariak jasotzeko dituztenek, gaurtik irailaren 15era arte jaso ditzakete. Zalantzaren bat izanez gero, 943-15 03 58 da Uztarriaren bulegoko telefono zenbakia. Abuztuaren 28tik aurrera dei daiteke bertara.

Hiru sari hauek zozkatu ditu Uztarriak aurten: ordenagailu eramangarri bat, eta asteburuko bi egonaldi. Hauek dira saritutako zenbakiak:

1. saria: Ordenagailu eramangarria, Softekin Informatikaren eskutik

  • Saritutako zenbakia: 19347.
  • Ordezko zenbakia: 05234.

2. saria: Asteburuko egonaldia Donemarian (Nafarroa), Halcon Bidaiak-en eskutik

  • Saritutako zenbakia: 12773.
  • Ordezko zenbakia: 09182.

3. saria: Asteburuko egonaldia, Eroski Bidaiak-en eskutik

  • Saritutako zenbakia: 01237.
  • Ordezko zenbakia: 07349.

Aurten, hamabigarren aldiz jarri du festetako tonbola Uztarriak, eta beste aldi batez harrera bikaina egin diote herritarrek. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide