Ostegunean emango dute telebistan Azpeitian grabatutako 'SOS Kantak Arriskuan' saioaren atala

Mailo Oiarzabal 2023ko abu. 29a, 10:02

Hainbat herritarrekin elkarlanean, Azpeitiko premiyuengatik izeneko bertso zaharrak berreskuratu eta abestu zituzten joan den udaberrian. Abuztuaren 31n, 22:30ean, ikusgai izango da emaitza ETB1en.

Joan den udaberrian Azpeitian grabatu zuten atala aste honetan emango dute ETBren SOS Kantak Arriskuan saioaren barruan.

Galbidean edo galduta dauden kantu zaharren arrastoa ateratzea, berreskuratzea eta bere garaian ezagun egin ziren herrietako jendearekin elkarlanean kantatzea, grabatzea eta gordetzea da Klara Mendizabal, Lide Hernando eta Iker Lauroba musikariek gidatzen duten saioaren helburua. Azpeitian, Azpeitiko premiyuengatik izeneko bertso zaharrak berreskuratu eta abestu zituzten, besteak beste, Ignacio Arakistainen, Xabier Saldiasen eta Kantujira taldekoen laguntzarekin.

Udaberrian herrian grabatu zuten atalaren emaitza ostegun honetan, abuztuaren 31n, ikusi ahal izango da ETB1en, 22:30etik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide