Ostiraletik aurrera ohiko ordutegia izango du udal liburutegiak

Maialen Etxaniz

Azpeitiko liburutegiko artxibo irudia. (Uztarria)

Azken asteotan udako ordutegia izan du Enparan dorretxeko liburutegiak, baina irailarekin batera ohiko ordutegira itzuliko da. Horrenbestez, larunbatetan ere irekiko dute liburutegia. 

Udako oporraldiaren ostean, abuztuaren 16an ireki zuten Udal Liburutegia, ordutegi murriztuarekin. Azken bi asteak udako ordutegian aritu ostean, irailarekin batera ohiko martxara itzuliko da liburutegia. Hori dela eta, ostiraletik -irailak 1- aurrera, goizez zein arratsaldez irekiko dute Enparan dorretxea, baita larunbatetan ere.

Hain zuzen, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara irekiko dute liburutegia astegunetan, eta larunbatatetan 09:00etatik 13:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide