Etumetara mendi irteera antolatu du Baigerak irailaren 30erako

Ane Olaizola 2023ko abu. 30a, 14:21

Etumeta. (Nerea Uranga)

Mendizaleak San Martin egoitzatik abiatuko dira Etumetara, eta handik Zestoara joango dira. Hamaiketakoa egingo dute han, eta autobusez itzuliko dira herrira.

Baigera jubilatuen elkarteak antolatuta, Etumetara ibilaldia egingo dute irailaren 30ean, larunbatez. Mendizaleak San Martin egoitzatik abiatuko dira 09:00etan, eta Errezilgo auzo horretara iritsi ostean, Zestoara joango dira. Izan ere, Zestoako jubilatuen jatetxean hamaiketakoa egingo dute. Ondoren, lineako autobusean itzuliko dira herrira.

Mendi irteeran parte hartu nahi duenak irailaren 6tik 27ra artean izango du izena emateko aukera, hamabost euro ordainduta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide