Lagun Onakeko emakumeen lehen taldea sortu zela 30 urte direla eta, bazkaria antolatu dute

Iraia Oteiza 2023ko ira. 4a, 10:18

Lagun Onakeko emakumeen lehen taldea, duela 30 urte.

Bazkaria irailaren 23an izango da, Azpeitian. Emakumeen talde hartako kide izan ziren jokalariei eta entrenatzaileei bazkarian parte hartzeko gonbidapena luzatu diete antolatzaileek.

Miriam, Oihane, Aiora, Leire, Nagore, Mireia, Amagoia, Lorea, Ainhoa, Olatz, Rocio, Aitziber, Zarala, Onintza, Itziar eta Olaia. Horiek osatu zuten lehenbiziko Lagun Onak futbol taldeko emakumeen taldea. 30 urte igaro dira ordutik, eta hamaika izen gehitu dira zerrenda horretara. Data berezia aitzakiatzat hartuta, orduko emakumeen taldeko kide izan ziren jokalarien eta entrenatzaileen bazkaria antolatu dute jokalari izandako batzuek.

Bazkaria irailaren 23an izango da, Azpeitian. Izena emateko, mezu bat bidali beharko da lagunonakneskak@gmail.com helbidera, norbere izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz. Irailaren 15era arte egongo da izena emateko aukera.

Duela 30 urte sortu zen emakumeen lehen talde hartako gainerako jokalariei eta entrenatzaileei bazkarian parte hartzeko gonbidapena luzatu diete bazkaria antolatu duten jokalariek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide