Poltsa konpostagarriak, herriko hamalau saltokitan eskuragai

Aitziber Arzallus 2023ko ira. 5a, 09:00

Poltsa konpostagarrien hainbat biribilki. (Urola Erdiko Mankomunitatea)

Etxeetarako zein sortzaile handientzako poltsak izango dituzte saltoki horietan, eta orain arte bezala, doan banatuko dituzte, helbidea esanda. Partikularrek poltsa txikien biribilki bakarra eskuratu ahal izango dute aldi bakoitzeko; sortzaile handiek, berriz, gehienez, poltsa handien lau biribilki.

Herritarrek poltsa konpostagarriak eskura ditzaketen saltokien zerrenda berritu du Urola Erdiko Mankomunitateak. Aurrerantzean, hamalau dendatan izango da poltsak lortzeko aukera; inoiz baino toki gehiagotan, beraz.

Hauek dira saltokiak: Sanjuandegin, Aitzaki Kirolak denda, Iturria ile apaindegia, Lasa gozotegia eta Jostaldi Kirolak denda; Alde zaharrean, Bossi arropa denda, Elikagunea, Valverde drogeria, F. Villegas arrandegia eta Xiriako kafetegia; erdialdean, Inar optika, Kiribil ekodenda eta Sugoi delicatessen denda; Damaso Azkue inguruan, Ilargi mertzeria; eta Garmendi inguruan, Itzira janari denda.

Etxeetarako poltsa txikiak zein sortzaile handientzako poltsa handiak izango dituzte saltoki horietan, eta orain arte bezala, doan banatuko dituzte, helbidea esanda. Partikularrek poltsa txikien biribilki bat eskuratu ahal izango dute aldi bakoitzean; dendek, tabernek, elkarteek eta bestelako sortzaile handiek, berriz, gehienez, poltsa handien lau biribilki.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide