Ireki dute tenis eta padel ikastaroetan izena emateko epea

Maialen Etxaniz 2023ko ira. 5a, 10:13

Azpeitiko tenis eta padel pistak. (Maialen Etxaniz)

Irailaren 28tik ekainaren 20ra eskainiko dituzte ikastaroak Udal Kiroldegiko tenis eta padel pistetan. Urtero bezala, ikastaroak adin guztietako eta maila guztietako pertsonei zuzenduta daude, eta taldeak mailaren eta adinaren arabera banatuko dituzte.

Beste urte batez, Oñatz tenis klubak antolatuta eta Kirol Patronatuaren eskaintzaren barruan, tenis eta padel ikastaroak eskainiko dituzte datozen hilabeteetan. Dagoeneko ireki dute 2023-2024 ikasturterako izen-ematea. 

Irailaren 28tik ekainaren 20ra eskainiko dituzte ikastaroak Udal Kiroldegiko tenis eta padel pistetan. Urtero bezala, ikastaroak adin guztietako eta maila guztietako pertsonei zuzenduta daude, eta taldeak mailaren eta adinaren arabera banatuko dituzte. Honako hauek dira egongo diren sei mailak: Txiki-tenis –5 urtetik aurrerako gaztetxoei zuzenduta–, Hastapena, Hobekuntza, Teknifikazioa, Lehiaketa eta Nagusiak.

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek edo informazio zehatzagoa nahi dutenek, 606-34 16 08 (Joni) eta 685-76 18 63 (Iñaki) telefono zenbakietara dei dezakete. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide