Irailaren 15ean hasiko du ikasturtea Azpeitiko Karate Elkarteak

Mailo Oiarzabal 2023ko ira. 6a, 08:40

Azpeitiko Karate Elkarteko kideen taldeko argazkia, kiroldegian. (Azpeitiko Karate Elkartea)

Haur, gaztetxo zein 14 urtetik aurrerakoen saioen egutegia eta ordutegia finkatu dituzte dagoeneko taldearen arduradunek.

Datorren asteko ostiralean, irailaren 15ean, hasiko da ikasturtea Azpeitiko Karate Elkartearentzat. Egun horretatik aurrera hasiko dira adinen arabera banatutako taldeen lan saioak, eta bakoitzaren egutegia eta ordutegia finkatu dituzte dagoeneko.

Horrela, txikienek, 6 eta 9 urte artekoek, asteazkenetan eta ostiraletan 17:30etik 18:30era egingo dituzte entrenamenduak; 9 eta 14 urte artekoek ere asteazkenetan eta ostiraletan izango dituzte karateko saioak, baina 18:30etik 19:30era. 14 urtetik gorako karateken entrenamenduak, berriz, astelehen, asteazken eta ostiraletan izango dira, 19:30etik 20:30era.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide