Igande honetan zortzi, irailaren 17an, izango da haurrei eta familiei eskainitako hurrengo ekintza Azpeitiko Ekoetxean. Egun horretan, 11:00etatik 12:00etara, Eskatu, gastatu eta bukatu. Hobe genuke arduraz jokatu izeneko ipuin kontaketa saioa egingo dute Ekoetxean, energiaren kontsumoaren gaineko kontzientziaren inguruan. "Aitor eta Anerekin egingo dugun bidaian ikasiko dugu gure planeta zaintzeko energia garbiagoa erabili eta behar duguna soilik kontsumitu behar dugula", azaldu dute antolatzaileek.
Ekoetxeko gainerako ekintzak bezala, doakoa izango da irailaren 17koa ere, baina parte hartu nahi dutenek aurrez gorde beharko dute tokia, Ekoetxean bertan edo webgunean.