Hilaren 11n zabalduko dute Udal Kirol Patronatuko jardueretan izena emateko epea

Nerea Uranga 2023ko ira. 6a, 10:24

Gimnasioko irudia.

Haur, gazte eta helduentzako kirol ikastaroen eskaintza prestatu du Kirol Patronatuak datozen hilabeteetarako. Izena emateko orriak igerilekuko harreran jaso behar dira.

2023-2024 ikasturterako "haur, gazte eta helduentzako kirol jarduera eskaintza zabala" prestatu duela azaldu du Azpeitiko Udal Kirol Patronatuak. Datozen hilabeteetan askotariko ikastaroak eta saioak eskainiko dituzte, besteak beste, Gap, total training, TRX, cicling, ciclo/TRX, Ciclototal training, zumba, pilates, igeriketako teknifikazio saioak eta mantentze gimnasia. Ikastaroen banan banako informazioa eta ordutegiak hemen kontsulta daitezke.

Kirol Patronatuaren ikastaroetan izena emateko epea irailaren 11tik 17ra artean izango da. Izena emateko orriak igerilekuko harreran jaso behar dira, eta beteta bertan itzuli. Plaza kopurua baino eskaera gehiago dagoen ikastaroen kasuetan, izena emandakoen artean zozketa egingo dutela aurreratu du Kirol Patronatuak. Ikastaro guztiak urriaren 2an hasiko dira, eta ekainera artekoak izango dira.

Haurrentzako igeriketako ikastaroen kasuan, hiru hilabetekoak izango dira, eta kasu horietan, hiruhileko bakoitzaren aurretik eman beharko da izena. Zalantzak argitzeko eta informazioa jasotzeko 943-81 41 21 telefono zenbakira deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide