Emakumeentzako korrika saioak antolatu ditu udalak

Nerea Uranga 2023ko ira. 7a, 08:30

Moitu Bazterrak izeneko egitasmoaren bidez taldean korrika egiteko aukera eskaini nahi du erakundeak. Euskaraz izango dira saioak astean bitan, urritik abendura artean. Aurrez izena eman beharko da.

Emakumeei lasterka taldean egiteko aukera eskaintzeko, eta lasterketetan beren presentzia areagotzeko asmoarekin Moitu Bazterrak egitasmoa antolatu Azpeitiko Udalak. Horren bidez, urritik abendura bitartean korrika saioak prestatu dituzte. Saioak euskaraz izango dira, astean bitan: astelehenetan eta asteazkenetan, 18:15etik 19:30era artean.

Saioetarako izena irailaren 11tik 22ra bitartean eman ahalko da. Soldatapeko langileek hilean 30 euro ordaindu beharko dute saioetan parte hartzeko eta langabeek eta ikasleek hileko 20 euro. Izena emateko Emakumeen Txokoko 688 75 10 00 telefono zenbakira deitu edota emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera idatzi behar da, eta udaleko Kirol sailean ere eman ahalko da 943-15 00 95 telefonora deituta edota kirolak@azpeitia.eus helbidera idatzita.

Egitasmoari buruzko bilera informatiboa, berriz, irailaren 11n, astelehenean, egingo dute 18:00etan, Basazabal jauregian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide