Oñatz auzorako errepidea egonkortzeko obrak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aurki hasiko dituzte lanak GI-3181 errepideko 2,850 eta 2,890 KP-en artean. Foru aldundiak lanen iraupena hiru hilabete ingurukoa izatea aurreikusi du, eta lanean jarduten duten garaian, errepideko ibilgailuen joan-etorria semaforo bidez zuzenduko dute.
Aste honetan bertan hasi dituzte lanetarako eremua prestatzeko lanak.