'Kastellanuek' dokumentala sarean ikusgai jarri du udalak

Unax LarraƱaga 2023ko ira. 8a, 11:48

'Kastellanuek' dokumentalaren emanaldia, aurreko urtean.

Extremaduraren Eguna dela eta, udalak sarean ikusgai jarri du Jon Maiak zuzenduriko dokumentala. Atzo ikusgai izan zen berriro Soreasu antzokian.

Jon Maia Soriak zuzenduriko Kastellanuek dokumentala sarean ikusgai jarri du udalak. Iaz estreinatu zen, eta atzo ikusgai izan zen berriro Soreasu antzokian.

Francoren diktadura garaian Espainiatik, bereziki Extremaduratik, Azpeitira etorritako pertsonen testigantzak bildu zituen Maiak ikus-entzunezkoan, eta Soreasun aurkeztu zuen azaroan. 

Azpeitira, batez ere, Extremadurako (Espainia) Valle de la Serenatik etorri ziren migranteak. Gaur Extremaduraren Eguna da, eta data seinalatu hau aukeratu du udalak ikusgai jartzeko. 

  • Hona hemen Kastellanuek dokumentala osorik:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide