Irailaren 17an hasiko dira zinema emanaldiak Soreasun

Nerea Uranga 2023ko ira. 9a, 10:00

'El viaje de Harold' filma.

Haurrentzako eta helduentzako bina film izango dira aukeran iraileko Soreasuko zinema emanaldietan.

Soreasuko zinema emanaldiak irailaren 17an hasiko dira berriro. Hil honetarako haurrentzako eta helduentzako bina film programatu dituzte Soreasu antzokian. Haurrentzako emanaldiak igande arratsaldeetan izango dira, 16:30ean hasita. Helduentzako saioak, berriz, igandeetan 19:30ean eta astelehenetan 21:00etan.

Iraileko zinema saioak Soreasun:

Haurrentzat:

- Irailaren 17an, igandea, 16:30ean: Ruby, aventuras de una kraken adolescente filma.

- Irailaren 24an, igandea, 16:30ean: Abentura erraldoia filma.

Helduentzat:

- Irailaren 17an (19:30) eta 18an (21:00): Pequeñas casualidades filma.

- Irailaren 24an (19:30) eta 25ean (21:00): El viaje de Harold filma.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide