Sutea izan da Jose Artetxe kaleko etxebizitza batean

Erredakzioa 2023ko ira. 9a, 19:35

Ertzaintzak Uztarriari baieztatu dionez, "ez da ezer larria izan", eta ez da inor zauritu. Suak kalte materialak utzi ditu etxebizitzako logela batean eta balkoian.

Gaur arratsaldean sua piztu da Jose Artetxe kaleko etxebizitza batean. Balkoitik ateratzen ziren garrek inguruko bizilagunengan kezka eta ikusmina eragin dituzten arren, Ertzaintzak Uztarriari baieztatu dionez, ez da ezer larria izan, eta ez da inor zauritu. Hain zuzen, sua piztu den unean ez zegoen inor etxebizitzan. Suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza berehala bertaratu dira ezbeharra jazo den lekura.

Ertzaintzak Uztarriari jakinarazi dionez, suak etxebizitzako balkoian eta logela batean eragin ditu kalteak.

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide