Gaur itxiko dute kanpoko igerilekua

Maialen Etxaniz 2023ko ira. 10a, 09:13

(Maialen Etxaniz)

Ekainaren 10etik egunero irekita egon ostean, gaur itxiko ditu ateak hurrengo urtera arte. 

Gaur, igandea, itxiko dute estali gabeko igerilekua. Azpeitiko Udalak uda sasoian soilik ireki ohi du kanpoko igerilekua, eta aurten ekainaren 10ean zabaldu zuten. Ordutik egunero egon da irekita, goizez zein arratsaldez, eta gaur 20:00etan itxiko dituzte bertako ateak, 2024ko udara arte. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide