Manex Beristain eta Manex Cortes arrantzaleak, Espainiako txapeldun Euskadirekin

Mailo Oiarzabal 2023ko ira. 11a, 14:28

Euskadiko selekzioko kideak, txapelketaren sari banaketan. (Utzitakoa)

Gazte mailako salmonidoen euli arrantzako txapelketa joan den ostegunetik igandera jokatu dute Asturiasen, eta euskal selekzioarentzat izan da taldekako txapela.

Euskadiko selekzioak irabazi du taldekako sailkapena gazte mailako salmonidoen euli arrantzako Espainiako Txapelketan, eta Azpeitira iritsi da Asturiasko Trubia ibaian lortutako urre horren zati bat.

Sei arrantzale gaztek osatu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako federazioen ordezkaritza txapelketa horretan, eta horietatik bi azpeitiarrak dira: Manex Beristain eta Manex Cortes. Espainiako Txapelketan euskal selekzioa ordezkatu duten beste lau arrantzaleak ere gipuzkoarrak dira: Aimar Ansola, Joanes Karrera eta Julen Amado azkoitiarrek, eta Iraitz Urkia zegamarra. Joan den ostegunetik igandera lehiatu dute txapelketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide